Hello, Dolly! (euskaraz Kaixo, Dolly!) 1969ko Gene Kelly estatubatuar zinema zuzendari, aktore, dantzari eta koreografoak zuzendutako amodiozko musikal komedia filma bat da. Michael Stewart antzerkigilearen Hello, Dolly! musikalean oinarritua dago. Barbra Streisand, Walter Matthau, Michael Crawford, Marianne McAndrew, E. J. Peaker eta Louis Armstrong aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietarako zazpi izendapen jaso zituen, hiru irabaziz: Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (zuzendaritza artistikoa: John DeCuir, Jack Martin Smith eta Herman A. Blumenthal; dekorazio zuzendaritza: Walter M. Scott, George James Hopkins eta Raphael Bretton), Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Lennie Hayton eta Lionel Newman) eta Soinu onenaren Oscar Saria (Jack Solomon eta Murray Spivack).
BAFTA Sarietarako lau izendapen eta Urrezko Globo Sarietarako bost izendapen ere jaso zituen.